Euskadiko Bide-Segurtasuneko Fiskal Ordezkaria
Manu Pedreira

Introduction

Karrerako fiskala da 2000. urteaz gero. Fiskaltzaren jardueraren alorrean, epaitegietako bulegoko zereginak egiteaz gainera, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasuneko ordezkaria eta Nazioarteko Lankidetza Juridikorako Sareko kidea ere bada gaur egun. Era berean, desgaitasunak dituzten pertsonak Babesteko Zerbitzuko koordinatzailea, Fiskaltzako Informazio Zerbitzuko ordezkaria eta Arabako Fiskaltza Probintzialeko Adingabeen Jurisdikzioan espezialista ere izan da.

Jarraitu irakurtzen

Zuzenbidean lizentziaduna (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Kriminologiako Graduondoko diplomaduna (Kriminologiaren Euskal Institutua). Karrerako fiskala da 2000. urteaz gero. Fiskaltzaren jardueraren alorrean, epaitegietako bulegoko zereginak egiteaz gainera, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasuneko ordezkaria eta Nazioarteko Lankidetza Juridikorako Sareko kidea ere bada gaur egun. Era berean, desgaitasunak dituzten pertsonak Babesteko Zerbitzuko koordinatzailea, Fiskaltzako Informazio Zerbitzuko ordezkaria eta Arabako Fiskaltza Probintzialeko Adingabeen Jurisdikzioan espezialista ere izan da.

Hainbat gairi buruzko ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu 2001. urteaz gero; besteak beste:

– Mintegiak Gasteizko Udaltzaingoko instruktoreei, Ertzaintzaren Arabako Lurralde Ikerketa Kriminalerako Unitateari, Gasteizko Polizia Nazionalari, Udaltzaingoari, Euskal Herriko udaltzainburuei eta International Police Associationi (IPA).

– Etengabeko prestakuntzako jardunaldiak Arabako Abokatuen Elkargo Ofizialean eta Euskal Herriko Unibertsitatean: Gizarte Gradudunen Eskolan, unibertsitateko prestakuntzako ikastaro berezien barnean.

– Familia Barneko Indarkeriari aurre egiteko gidalerroei buruzko hitzaldiak, Gasteizko eta Arabako Guraso Eskolen topaketetan, San Viator Ikastetxeko Guraso Eskolan, Tomás y Valiente Prestakuntza Eskolan eta Haur eta Nerabeen Psikologiako XIII. Biltzarrean.

– Fiskaltzak bide segurtasunaren aurkako delituetan hartzen duen jarrerari buruzko, bide segurtasunaren aurkako delituetan egiten diren konkurtsoen arazoari buruzko, oinarrizko eskubideetan pertsonak duen duintasunari buruzko, osotasun moralaren babesari eta pertsonen ezintasunari buruzko, eta presakako barneratzeei buruzko hitzaldiak.

– Pertsonaren osotasun moralaren zigor babesari buruzko eta zigor zuzenbideari eta jazarpenari buruzko ikastaroak, “Pertsonaren duintasunari buruzko hitzaurrea” tailerrean.

OTHER SESSIONS BY Manu Pedreira