Irakasle eta ikertzaile London School of Economics and Political Science unibertsitatean
Alexander Grous

Introduction

Grous doktorea Hedabideen Departamentuko kide da eta irakasle, tutore eta ikertzaile gisa jarduten du bertan; bestalde, Kudeaketa eta Ekonomia Jarduneko Departamentuan ere lan egin du, 2007tik. MC435 Disruptive Digital Worlds: Competing Economic and Political Economy Explanations unitateko irakaslekide da, baita LSEren programa exekutiboetakoa eta Udako Eskolakoa ere, honako arlo hauetan: digitala, sare sozialak, kudeaketa, eraldaketa, erregulazioak eta abar. Jarraitu irakurtzen

Horretaz gain, Grous doktoreak bide segurtasunaren inguruan ikertu du eta trafiko istripuen balio sozioekonomikoa zenbatetsi du, baita talde zaurgarrienen kasuan ere, esaterako, haurrak (0-17), munduko eskualde nagusietan, EB eta garapen bidean diren eta garatuta dauden merkatuak barne.

Era berean, Grous doktoreak ikerketa proiektuak zuzentzen ditu LSE Enterprise delakoaren barruan, eta aholkularitza aplikatuko lanak egiten ditu hainbat bezero entzutetsurentzat; besteak beste, Microsoft, Warner Brothers, BBC, Amadeus, BSkyB, BMC, GB Group, Barclays, RBS, Motorola, Inmarsat, WBX Group eta beste batzuk, eta garrantzi handiko txostenak argitaratu ditu.

Bestetik, Grous doktoreak Kudeaketari eta Programa Digitalei buruzko eskolak eman ditu Espainian, lider akademiko gisa, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien aholkulari izan da erreforma sozioekonomikoarekin eta kanpaina politiko digitalekin loturiko gaietan. Grous doktoreak nazioarteko industriari buruzko esperientzia zabala ekarri dio LSEri, aurreko lanpostuetan eginiko lanaren ondorio. Izan ere, CEO eta VP izan da honako arlo hauetan: merkataritza elektronikoa, Internet, P2P, satcoms/telecoms, FMCG, Komunikazioa eta Moda, hainbat nazioarteko enpresatan, besteak beste, Lockheed Martin, PepsiCo, Telstra eta BBCn. Gainera, erantzukizuneko lanpostuak izan ditu FinTech-en eta eskubide digitalen kudeaketako, P2P arloko eta mikroordainketekin loturiko ETEetan.

Argitalpenak:

Sky High Economics – Chapter One: Quantifying the commercial opportunities of passenger connectivity for the global airline industry (Ogilvy, septiembre de 2017)

Managing Every Mile: How to deliver greater return on investment from Travel and Expense (Amadeus, 2017ko iraila)

Industrial Strategy in Practice: Innovation and Management Best Practices in the Automobile, Energy and Aerospace Clusters in Bizkaia (2017ko maiatza)

The Power of Productivity (Vodafone, 2016ko abendua)