IKERBASQUE Research Fellow ikerlaria DeustoTech-en
Antonio D. Masegosa

Introduction

Antonio D. Masegosa Informatika Ingeniaritzan lizentziatu zen 2005ean, eta Konputazioaren Zientzietako doktoregoa eskuratu zuen 2010ean, biak ala biak Granadako Unibertsitatean (Espainia). 2010eko ekainetik 2014ko azarora doktoratu ondoko ikerlari gisa lan egin zuen Granadako Unibertsitateko IKTen Ikerketa Zentroan. Jarraitu irakurtzen

2014an, IKERBASQUE Research Fellow aipamena jaso zuen Deustuko Institutu Teknologikoko (DeustoTech) Smart Mobility unitatean lan egiteko. Zientzialari gisa egin duen ibilbidean lau liburu argitaratu ditu, bai eta berrogeita hamarren bat artikulu ere bere arloko aldizkari eta biltzarretan.

Gaur-gaurkoz, bere ikerketa asmoen helburua Adimen Artifizialeko teknikek duten garapena eta aplikazioa aztertzea da ondasunen eta pertsonen mugikortasunaren hainbat arlotan, besteak beste, garraio sistema adimendunetan edo logistikan.