Trafikoko Ikerketa Arloko arduraduna
Iñaki Eguiara

Introduction

Goi Mailako Industria ingeniaria. 1986-1995 artean Trafiko Istripuen Ikerketa arloko arduraduna izan zen Poliziaren Euskal Akademian. 1995etik gaur egun arte Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzan lan egiten du. Gaur egun, Trafikoko Ikerketa arloko arduraduna da. Jarraitu irakurtzen

Hona hemen egin dituen lanen laburpena: Merkataritza gune handiek eragindako trafikoaren eraginari buruzko txostenak egin ditu. Euskadiko trafikoaren kudeaketako ITS (Intelligent Transport Systems) sistemari dagokionez, gauzatze fase desberdinetako proiektuak planifikatu eta zuzendu ditu, eta horietakoren batean proiektuak idatzi ditu. Trafikoaren kudeaketarekin lotutako ikerketa ugari zuzendu ditu. Bide segurtasuneko hainbat ikerketa egin ditu. Euskadiko errepide sare nagusiko gertaeren aurrean trafikoa kudeatzeko planen idazketa zuzendu du. Trafiko Zuzendaritzaren ordezkaria izan da Europako ARTS, Easyway eta Arku Atlantikoa proiektuetan. Hainbat ikastaro eskaini ditu. Trafikoaren kudeaketarekin eta bide segurtasunarekin lotutako hitzaldiak eta aurkezpenak egin ditu.