Nazioarteko eta Kulturarteko Azterketetan doktorea. Deustuko Unibertsitatea Antropologia Soziokulturaleko lizentziaduna
Jesús Prieto

Introduction

Deustuko unibertsitatean Antropologian lizentziatua. Unibertsitate berean, Nazioarteko eta Kulturarteko Ikasketetan Doktorea. Deustuko Unibertsitatean irakasle lankide lanetan aritu da, eta Kulturartekotasun eta Elkarbizitza Mintegien zuzendaria ere izan da Gasteizko A02 Berritzegunean, non hamar urtez aholkularia izan den. Jarraitu irakurtzen

Lan hauen egilea izan da: Historias que nos marcan. Las víctimas del terrorismo en la educación para la Paz unitate didaktikoa, 2006, Bilbo, Bakeaz; Marcados por el estigma. Terrorismo y víctimas en Euskadi, 2011, Donostia, Hiria. Eta honako hauen egilekidea: Misivas del terror. Análisis ético-político de la extorsión y la violencia de ETA contra el mundo empresarial, 2017, Madril, Marcial Pons Historia; Verdaderos Creyentes. Pensamiento sectario, radicalización y violencia, 2018, Madril, Catarata.

Antropologiari eta migrazio mugimenduei buruzko ikastaroak eman ditu Arabako Erizaintza Unibertsitate Eskolan, eta duela hamabi urtetik hona, Kulturarteko Hezkuntzan irakasle lankide lanetan ibili da Bilboko Deustuko Unibertsitatean. Biktimizazio moduluan ere kolaboratu izan du, bai eta biktimen CISE Ikastaroan ere, Salamancako Unibertsitatean. Gai hori bera lantzen du ere Valentín de Foronda Institutuan (EHU) eta Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatua Zentroan. Hizlari ezaguna da, ohiko solaskidea, hala EITBn nola Radio Vitorian, eta zutabegilea El Correo egunkarian zein beste etnografia eta antropologia aldizkari batzuetan.

Arlo horretan argitaratu dituen lanak dira: El furtivismo en la montaña Alavesa. Algo más que pícaros o burladores, 2004, Gasteiz. Edit. Arabako Foru Aldundia; Los turoperadores de la miseria. La trágica historia de las migraciones irregulares, 2012, Donostia, Hiria; Paseando por el gueto. Refugios y violencias, 2010, Gasteiz. Edit. Eusko Jaurlaritza; eta Migraciones en el Tercer Milenio. Una mirada desde el País Vasco (hainbat egile).