Aritza Aldama

Aritza Aldama

Telekomunikazio ingeniaria
Kapsch taldearen Produktuko burua eta Datuen Analisirako Taldearen arduraduna

Aritza Aldama Produktuko burua eta Trafiko eta Mugikortasun Soluzioetan aditua da, Kapsch multinazionalean, zeina munduko liderra baita garraio adimenduneko sistemetan, ordainsariak, eta trafikoa kudeatzeko soluzioetan.

Aritza Telekomunikazioetako ingeniaria da, eta 16 urtetik gorako esperientzia du sektorean. Hala, estatuko eta nazioarteko proiektu askotan hartu du parte, bai Kapsch-en bai lehengo Telvent-en, 2016an Kapsch-ek erosi zuena.

2008. urteaz geroztik, lan egiten du produktuaren kudeaketan, negozioaren garapenean eta soluzioen aholkularitzan. 2020. urtetik, Aritza Data Analytics taldeko zuzendaria ere bada, Kapsch-en.