Portrait Pr. Carlos Moreno_Crédit Sylvain Leurent_HDJPG_2-EDITED

Carlos Moreno

Sorbonako Unibertsitatearen Ekintzailetza, Lurraldea eta Berrikuntza Katedrako zuzendaria
Aditua “hiri adimendunetan”
Espezialista Hirigintzan eta Parisko alkatearen aholkularia

Carlos Moreno irakasle elkartua da, Parisko IAE-Panteon Sorbona unibertsitatean, Frantzian, eta ELB “Ekintzailetza-Lurraldea-Berrikuntza” katedraren sortzaileetako bat eta zuzendari zientifikoa. Sistema konplexuen ikerketan eta berrikuntza prozesuen garapenean dago espezializatuta.

Aitortza bat jaso zuen adimen berritzailea duen zientzialari gisa, hiriko gaien inguruko lan aitzindariengatik eta bere ikuspegi bakanagatik. Ezaguna da “Smarti City” kontzeptuagatik, eta ekintzaile arrakastatsua da, start-up berritzaile bati esker. Aholkulari zientifikoa izan da estatuko eta nazioarteko pertsona ezagunentzat, eta horietako bat Parisko alkate Anne Hidalgo andrea dugu, alkatearen ordezkari berezia baita “Smart Cityrako”.

Carlos Moreno arazoen gaineko ikuspegi berriak ematen dituen bisionario horietako bat dugu. Bere ikerketen emaitza gisa, nazioarteko garrantzia duten gaien erdigunean egiten du lan, kontzeptu hauek barne hartuta: “Hiri digitala eta jasangarria” 2006an (2010ean Smart City kontzeptua agertu aurretik), gero 2012an proposatutako “Giza Smart Cityk” gainditutakoa, 2014an “Hiri bizia”, eta haren ondoren, 2016an, “15 minutuen hiria” eta “30 minutuen lurraldea”. Bi kontzeptu berrienek hiriko eta lurraldeko ikuspegi berria ekartzen dute krono hirigintzan: kronotopia eta topofilia.

Haren lanen helburua gure bizi estiloaren eta hiri espazioen eraldaketa bultzatzea da, eta konponbideak eskaini nahi dizkie XXI. mendeko hirien, metropolien eta lurraldeen erronka handiei.