Matts-Åke Belin2

Matts-Ake Belin

Garraio Administrazioaren Vision Zero akademiako zuzendaria
Aditua Bide Segurtasuneko Estrategian
Suediako gobernua

Matts-Åke Belin doktoreak 25 urtetik gorako esperientzia du Suediako gobernuan, non nagusiki segurtasun orokorreko politikak, estrategiak eta alde interesdunen arteko lankidetza landu baititu. 2007-2009 urtealdian, Belin doktoreak Osasunaren Mundu Erakundearentzat egin zuen lan Genevan, eta han, bide segurtasuneko estrategien eta elkarte globalen garapenean hartu zuen parte.
Belin doktorea Errepideen Mundu Elkartearen Bide Segurtasuneko Politika eta Programa Nazionalen 3.1 batzorde teknikoaren burua izan da, eta nazioarteko ordezkaria izan da Estatu Batuetako Garraioaren Ikerketa Kontseiluaren batzorde iraunkorrean (TRB); hots, ANB 10-Segurtasunaren Kudeaketa Garraioan. Belin doktorea, era berean, Suediako ordezkaria da Bide Segurtasunerako Nazio Batuen Lankidetza Taldean, estatuko eta nazioarteko politiken aholkulari nagusia izan da, eta Vision Zero-ko ekimen ugari bultzatu ditu mundu osoan. Gaur egun, Vision Zero Akademiako zuzendaria da, Suediako Garraio Administrazioan.
Suediako gobernuarekin egindako lanaz gainera, Belin doktoreak ibilbide akademiko bat egin du. Hala, osasun publikoko politikari buruzko doktoregoa eskuratu zuen, Stockholmeko Karolinska Institutuan (Suedia). Ere berean, KTH Royal Technology Instituteko kidea da, Stockholmen, non bide segurtasuneko eskolak ematen baititu irakasle atxiki gisa. Belin doktorea Suediako Garraio Administrazioak finantzatutako ikerketa programa baten arduraduna da. Programa horren bidez, inplementazio eta berrikuntza politikei buruzko ikerketa bultzatu nahi da, garraio sektorearen barruan, Vision Zeroaren ikuspegiaz.