SWOV Bide Segurtasunaren Ikerketarako Institutuko aditua (Herbehereak)
Gert Jan Wijlhuizen

Introduction

Gert Jan Wijlhuizenek Psikologia Kognitiboko ikasketak egin zituen Leiden Unibertsitatean (Holanda) eta masterra eskuratu zuen 1988an. Urte horretatik aurrera, senior ikertzaile gisa lan egin zuen Dutch Institute of Applied Research (TNO) erakundean, osasun publikoa eta jarduera fisikoa eta segurtasuna arloetan. Bere ikergai nagusietako bat helduen istripuak eta erorketak izan dira. Jarraitu irakurtzen

 Bere doktore tesia (2008) helduen jarduera fisikoari eta erorketei buruzkoa izan zen, eta oreka kontrolatzeko zailtasunari buruzko homeostasi eredua garatu zuen. SWOV erakundean lan egin du senior ikertzaile gisa 2013az geroztik. Gaur egun, bide azpiegituren segurtasuna ebaluatzeko tresna bat garatzeko proiektu berritzaile bateko proiektuburua da. Gainera, azpiegitura ziklisten segurtasuna ebaluatzeko moduari buruz ere ikertzen du.