Enpresa liderren eta lantaldeen entrenatzailea
Azucena Vega

Introduction

2002. urteaz gero, enpresa liderren eta lantaldeen entrenatzaile seniorra da; aurretik, baina, Espainiako irrati eta telebista publikoko zuzendaria izan zen. 2017. urtean, dagoeneko bete ditu 12.000 ordu erakunde ekoizleetan zuzeneko esku hartzeak eginez, eta, horrenbestez, zuzendaritza entrenamenduen arloan erreferentea da Europan.

Jarraitu irakurtzen

Informazioaren Zientzietako lizentziaduna da, eta enpresa lantaldeetan dago espezializatua. Horretaz gainera, lidergo gaitasunei buruzko nazioarteko zazpi prestakuntza saio jaso ditu, munduko aditu onenen eskutik (John Whitmore, Alain Cardon, Meredith Belbin, Robert Dilts, Otto Scharmer…), eta, horren ondorioz, egoitza Washingtonen (AEB) duen International Coaching Federationen (ICF) egiaztagiri esklusiboa jaso du.
Antolamendu aldaketa bideratzen duenez, hainbat multinazionaletan lan egiten du (Michelin edo Pzifer), bai eta hainbat familia enpresatan (Korta Group edo Martiko), korporaziotan (Azti-Tecnalia) eta erakundetan ere (Guggenheim Bilbao museoa). 2017. urtean, hirurehunetik gora enpresatan aritu da liderrak eta lantaldeak entrenatzen. Espainiako hainbat unibertsitatetan (Vigoko Unibertsitatea, Alcalá de Henaresko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea…) eta negozio eskolatan (IE Business School, Ibercide, BBTS…) irakasle gonbidatu gisa jarduten du. Era berean, nazioko foroetan ohiko hizlaria izaten da, baita sare sozialetako parte hartzaile aktiboa ere. 2008. urteaz gero, maiz idazten du bere blogean, eta 130.000tik gora ikustaldi izan ditu. www.azucenavegacoach.com..
Amaitzeko, kolaboratzaile iraunkorra da Innobasquen (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) eta Adegin (Gipuzkoako Enpresen Elkartea).

OTHER SESSIONS BY Azucena Vega