E.Krug_

Etienne Krug

Doktorea Medikuntzan, Lovainako Unibertsitatea
Masterra Osasun Publikoan, Harvardeko Unibertsitatean
Bide Segurtasunerako NBEren adituen taldeko presidentea

Krug doktorea Osasunaren Mundu Erakundearen Osasunaren Gizarte Baldintzatzaileen Departamentuko zuzendaria da, Genevan (Suitza). Indarkeria eta lesioak prebenitzeko, osasunaren gizarte baldintzatzaileak lantzeko eta zahartzaro osasuntsua bultzatzeko munduko ahaleginak gidatzen ditu. Gobernu arteko erabakien eta mundu mailako txostenen elaborazioa, hainbat herrialdetako garapen proiektuen exekuzioa eta promozio kanpainak gainbegiratzen ditu. Lesioak Prebenitzeari buruzko Munduko Konferentziak antolatzen dituen Nazioarteko Batzordearen eta bide segurtasunerako Nazio Batuen lankidetza taldearen burua da, eta haurren aurkako indarkeriarekin amaitzeko Munduko Aliantzaren Batzorde Betearazlearen presidenteordea. Argitalpen batzordeko kidea ere bada, hainbat aldizkari zientifikotan. OMEn sartu aurretik, Krug doktoreak lan egin zuen Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Atlantako Zentroan (AEB), Mugarik Gabeko Medikuak erakundean eta Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioan. Medikuntzako doktorea da Lovainako Unibertsitatean, Bruselan (Belgika), osasun publikoko master bat du egina, Harvardeko Unibertsitatean, eta sari ugari jaso ditu.