Foto_Diaz_de_Corucuera

Sonia Díaz de Corcuera

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafikoko zuzendaria

Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziaduna da UPV/EHUn eta Gerentziako Bikaintasuneko MBA du Deustuko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean. 2016ko abenduaren 31z geroztik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko zuzendaria da.

20 urtetik gora lan egin ditu kazetaritzaren eta komunikazioaren kudeaketaren arloan, irratian, telebistan eta prentsa idatzian: Cadena Ser Radio Madrid, Cadena SER Vitoria, EITB taldea (Radio Vitoria, Radio Euskadi eta ETB), telebista Canal Gasteiz TVn, El Periódico de Alava-Arabako Egunkariaren zuzendaria, Galiziako El Progreso taldeko telebistako zuzendaria, prentsa agentziak, Arabako literaturari buruzko argitalpenak, etab.

Analista politikoa da EITB taldean (Radio Euskadiko Ganbara; ETBko En Jake eta Sin Ir Más Lejos).

Baskonia-Alavés taldeko 5+11 Fundazioko gerentea da.

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberako komunikazioa eta ekitaldien antolaketa kudeatzen ditu.

Komunikazioan diharduen Euskalnews Komunikazio SL enpresaren zuzendaria da.